Martxoaren 15ean egingo dute San Jose trikiti jaialdia

Julene Frantzesena 2025ko ots. 28a, 11:49

Iazko sanjosetako trikiti jaialdiko irudia. (Ibon Errazu)

Jaialdirako sarrerak bihar, larunbatez, 12:00etatik aurrera jarriko dituzte salgai, Kulturaz kooperatibaren webgunean, hamabost euroren trukean.

Ate joka da martxoa, eta harekin iritsiko da San Jose trikiti jaialdia. Trikitizaleek urtez urte hutsik egin ezin duten hitzorduaren aurtengo edizioa hilaren 15ean, larunbatez, izango da, Soreasu antzokian.

Aurtengoan agertokian izango dira hainbat eta hainbat trikitilari; besteren artean, trikiti doinuak eramango dituzte Soreasura Ane Urbietak, Maialen Larrañagak eta Amets Etxabek; Enaitz Alberdik, Araitz Etxanizek, Aitor Alberdik eta June Badiolak; Arenek eta Uxuek; Iñaki Dieguezek eta Iñaki Telleriak; Julen Rueda Erkizi-k, Manex Unanuek, Maitane Unanuek eta Josu Urangak; Iñaki eta Ramonen semeek; eta Napo Saizarrek eta Aitziber Estangak.

Jaialdirako sarrerak bihar, larunbatez, 12:00etatik aurrera jarriko dituzte salgai, Kulturaz kooperatibaren webgunean. Hamabost euro ordaindu beharko da sarrera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide