Iñigo Albizuri futbolari azpeitiarrak Islandiako futbolari lotuta jarraituko du beste urte batez. Völsungur taldeak jakinarazi duenez, 2025. urterako zuten akordioa berritu dute Albizurik eta futbol taldeak. Hori hala, Albizurik laugarren urtea beteko du Islandian aurten.
Aurreko denboraldian, Islandiako hirugarren maila nagusienetik bigarren mailara igotzea lortu zuen azpeitiarrak Völsungur taldearekin. "Taldearentzako jokalari garrantzitsua izan da, gol garrantzitsuak egin ditu, eta Islandiako futbolaren hirugarren mailako hamaikako onenerako hautatu dute. Horregatik guztiagatik, taldeak ez du segundo bakar batean ere zalantzarik egin haren kontratua berritzerako orduan. Albik berdeen defentsako lerroko liderra izaten jarraituko du", adierazi du klubak futbolari azpeitiarrarekin kontratu berria hitzartu dutela jakinarazi duenean.