Pixkanaka-pixkanaka, inauteri giroan murgiltzen ari da Azpeitia, eta nabaritu da hori gaur herriko ikastetxeetan. Izan ere, ohiko jantziak alde batera utzi, eta mozorroak eraman dituzte soinean Karmelo Etxegarai ikastolako eta Iraurgi ikastetxeko haurrek eta gaztetxoek. Batzuk txatxoz, besteak olagarroz edo mantangorriz, guztiek gogotik ospatu dituzte gaurkoan urteko festarik koloretsuenak. Musika jarrita, dantzan aritu dira hainbat eta hainbat haur, eta jai giro ederra sortu da ikastetxeetako jolastokietan.
(Argazkiak: Karmelo Etxegarai ikastola eta Iraurgi ikastetxea)