Aurtengo inauterietako egitarauan bada berrikuntza bat: Udal Musika Bandak guatekea eskaini zuen atzo, ostiralez, Sanagustin kulturgunean, 22:30ean hasita. Musikariek hainbat doinu dantzagarri jo zituzten, eta jende ugari bertaratu zen ekitaldira. Aurrez euskal inauterien jaialdian parte hartutako haurrak eta gurasoak, musikazaleak, herritar kuriosoak... denetarik elkartu zen Sanagustinen.
Hitzordua aurtengo berrikuntzetako bat bada ere, ez dute aurreneko aldiz egin guatekea. 2012tik 2015era bitartean ere egin zuten guatekea, eta beraz, bosgarrenez egin dute emanaldia.