Domusa Teknik 40 MLK lasterketaren antolatzaileek ibilbidearen lehen zatia ezagutzeko irteera egin zuten atzo, larunbatez. Hain zuzen ere, Azpeitiko plazan elkartu ziren 07:45ean, eta herrigunetik Mandubiara arteko bidea osatu zuten hainbat herritarrek.
Maiatzaren 10ean jokatuko da Domusa Teknik 40 MLK ultra traila, eta, guztira, 65 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute parte hartzaileek. Martxoaren 22an egingo dute Mandubiatik aurrerako ibilbidea ezagutzeko irteera.
(Argazkiak: Alberto Beloki)