Parapentelari batek istripua izan du Xoxoten

Ihintza Elustondo

Larrialdi zerbitzuak erreskate lanetan. (Bomberos Euskadi)

Ertzaintzak hedabide honi jakinarazi dionez, pertsona bat zauritu da San Inazioren estatuaren inguruan. Ezbeharra izan duen pertsona 56 urteko gizona da, eta helikoptero batek erreskatatu ostean, anbulantziak Donostia ospitalera eraman du. 

Parapentelari batek istripua izan du Xoxoten, San Inazioren estatuaren inguruan, gaur arratsaldeko lehen orduan, 15:00 aldera. Ertzaintzak hedabide honi jakinarazi dionez, istripua izan duen pertsona helikopteroan erreskatatu dute Garmendipe futbol zelaian. Ezbeharra izan duen pertsona 56 urteko gizona da, eta helikoptero batek erreskatatu ostean, anbulantziak Donostia ospitalera eraman du. Ertzaintzak jakinarazi duenez, zaurituak hanka bat hautsita izan dezake.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide