Inauteriak 2025

Elegante Eguneko 'photocall'-eko argazkiak galdu ditu Gukak

Erredakzioa

Hainbat lagun iazko 'photocall'-ean. (Guka)

Azpeitia Gukak photocall-a jarri zuen Elegante Egunez Azpeitiko plazan. Argazki horiek gordeta zeuden txartelarekin arazo teknikoak ditu, ordea, Gukak, eta irudiak berreskuratzeko zenbait saiakera egin arren, galdutzat eman behar izan ditugu argazkiak. 

Ohi bezala, Azpeitia Gukak photocall-a jarri zuen atzo, Elegante Egunez, Azpeitiko plazan. 12:30etik 14:30era bitartean aritu ziren Gukako zenbait kazetari herritarrei argazkiak ateratzen, kioskoaren atzeko aldean. Argazki horiek gordeta zeuden txartelarekin arazo teknikoak ditu, ordea, Gukak, eta irudiak berreskuratzeko zenbait saiakera egin arren, galdutzat eman behar izan ditugu argazkiak. Barkatu eragozpenak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide