Inauteriak 2025

Irudimen eta kolore uholdeak hartu ditu kaleak

Aitziber Arzallus

Giro ederra lagun, jendetzak parte hartu du Alde Zaharrean barrena egin duten mozorro desfilean, eta beste behin, irudimena badutela erakutsi dute azpeitiarrek. 

Astelehen Karnabalari gogoz ekin diote azpeitiarrek. Giro bikaina lagun, jendetza atera da 12:30ean hasita erraldoiak eta buruhandiak lagun zituztela Alde Zaharrean barrena egin duten desfilean. Plazan bukatu dute kalejira, eta han, Txiki Fest ikuskizunaz gozatu ahal izan dute umeek. Arratsaldean, berriz, 16:00etatik 20:00etara, Izarraitz pilotalekuan egongo den jolas parkean ibiltzeko aukera izango dute umeek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide