Astelehen Karnabalez ohi bezala eguerdian haur mozorrotuen desfilea izan da erraldoiekin, buruhandiekin eta Azpeitiko Udal Musika Bandarekin. Mozorrro festak segida izan du arratsaldean, eta iluntzeko helduen mozorro lehiaketari aurrea hartuta, kuadrilla ugari ibili dira beren mozorroekin kaleak girotzen.
Bitartean, 16:30ean hasita sokamuturra izan da kalerik kale, eta gaurkoan ere jende ugari ibili da zezenean. Lopene ganadutegiko zezenak atera dituzte.
16:00etatik aurrera, berriz, haurrentzako jolas parkea izan da Izarraitz pilotalekuan. Bertan bildu diren haurrek puzgarrietan eta jolasetan ibiltzeko aukera izan dute.
Festak segida izango du gaur iluntzean herrian. Bihar, asteartea, 20:00ak arte karnabalek ez dute etenik Azpeitian.
Hona hemen datozen orduetako egitaraua:
Gaur, astelehena:
- 19:30. Udal Musika Bandaren kalejira.
- 20:00. Mozorro lehiaketa.
- 20:00. Itsasi taldeko ttuntturroak.
- 20:00-22:00. DJ Davila eta Oihan Vega plazan.
- 22:00-23:00. Mozorroak erakusteko geldiunea plazan.
- 23:30. Mozorro lehiaketaren sari banaketa plazan.
- Gero, DJ emanaldia, 00:30era arte.
Bihar, asteartea:
- 00:30. Los Pasai txarangaren emanaldia kalez kale.
- 05:00. Baratxuri zopa jana Azoka Plazan.
- 06:15. Udal Musika Bandaren eskutik goiz eresia.
- 06:45. Izarraitz txistulari taldeak eta Udal Musika Bandak zezenaren irteera girotuko dute.
- 07:00etan sokamuturra. Ganadutegia: Bergarako zezenak.
- 12:00. Banda Gaztearen kalejira.
- 16:00-20:00. Jolas parkea Izarraitz frontoian.
- 16:15. Zezenaren irteera Izarraitz txistulari taldeak, Udal Musika Bandak eta banda gazteak girotuta. Izarraitz txistulari taldeak zezenaren ibilbidea bera egingo du.
- 16:30. Sokamuturra. Ganadutegia: Lopene.
- 18:00. Irulitxa txaranga.
- 20:00. Suzko zezena plazan, Irulitxa txarangaren laguntzarekin.