Inauteriak 2025

Astelehen Karnabala, sekula baino ikusgarriago

Aitziber Arzallus 2025ko mar. 3a, 18:22

Jantzi eta karroza ikusgarriak atera dituzte azpeitiarrek kalera, eta ikuskizuna ematen ari ez dena, ikuskizunez gozatzen ari da. Jendetza dabil kalean, eta giroa bikaina da.

Euria ez da oztopo izaten ari, eta Astelehen Karnabalez tokatzen den moduan, jendetza eta festa giro bikaina dago uneotan Azpeitiko kalean. Iluntzeko zain egon gabe, eta geroz eta ohikoagoa bihurtzen ari den gisan, kuadrilla bat baino gehiago arratsaldean garaiz irten diren azken asteotan prestatzen jardundako traste, karroza eta abarrak hartuta. Beste batzuek, aldiz, nahiago izan dute sokamuturra bukatu arte itxarotea, baina haiek ere aspalditxoan ari dira jo eta su. Plaza, Plaza Txikia, Erdikalea zein Perez Arregi plaza irudimenez betetako jantziz eta karroza ikusgarriz bete dituzte, eta ikuskizuna ematen ari ez dena, ikuskizunez gozatzen ari da. Gauerdian egingo dute mozorrorik onenak saritzeko ekitaldia, plazan.

Mozorro lehiaketan parte hartzen ari diren norbanakoek eta taldeek 22:00etatik 23:00etara bitartean plazan  geldialdia egin beharko dute, han ibiliko baitira epamahaiko kideak. Sari banaketa, berriz, 23:30ean egingo dute plazan bertan. Ondoren, DJ emanaldia izango da, 00:30ak arte. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide