Goizane Alvarez Kultura eta Kirol diputatua, Azahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua, Jakes Arrizabalaga Eusko Jaurlaritzaren Turismo sailburuordea eta sail bereko zuzendari Clara Navas Mendietxe museoan izan ziren atzo. Alex Txikon museoaren sustatzailearen eta Maitane Azurmendi zuzendariaren eskutik ezagutu ahal izan zituzten ordezkari politikoek Mendietxeko bilduma eta eskaintza.
Mendietxek ordezkatzen dituzten sailentzat duen interesa eta garrantzia aipatu zituzten aldundiko zein Jaurlaritzako ordezkariek. Besteak beste, Esklabetan ireki berri duten museoa "indartu" nahi dutela adierazi zuen Alvarezek, "gure memoria alpinistikoa babesteko".