21:30ean hasita, Izaki Gardenak eta Esanezin taldeek kontzertu bana emango dute ostiralean Sanagustin kulturgunean. Sarrerak salgai daude jada hamasei eurotan; lotura honetan eros daitezke.
Izaki Gardenak Gasteizko taldeak Orube diskoa kaleratu zuen iaz, eta lan berria aurkezteko biraren baitako geldialdia izango da Azpeitikoa. Esanezineko Ianire Aranzabek ibilbide motzagoa egin du musikan: 2021ean kaleratu zuen lehen LPa, Aireratzen.