'Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute' eta 'Emilia Perez' filmak ikusi ahal izango dira igandean eta astelehenean

Julene Frantzesena 2025ko mar. 6a, 07:40

'Emilia Perez' filmeko fotograma bat.

Igandean, 16:30ean emango dute Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute animaziozko filma. Emilia Perez film entzutetsua, berriz, igandean 19:30ean eta astelehenean 21:00etan ikusi ahal izango da.

Igandean eta astelehenean hiru film emanaldi izango dira Soreasu antzokian. Igande arratsaldean, 16:30ean hasita, Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute filma ikusi ahal izango da; 19:00etan, aldiz, Emilia Perez eskainiko dute. Astelehenean (21:00) ere ikusi ahal izango da film entzutetsu hori. Emanaldietarako sarrerak Kulturazen webgunean erosi ahal izango dira aurrez, eta saioen egunetan ere bai, Soreasuko lehiatilan.

Carla Sofia Gascon protagonista duen Emilia Perez Frantzian eginiko drama generoko filma da. Honako hau da Jacques Audiard zuzendariaren sinopsia: "Gainkualifikatua eta gutxietsia, Rita bufete handi bateko abokatua da, eta egun batean ustekabeko eskaintza bat jasoko du: kartel bateko buru beldurgarriari bere negoziotik erretiratzen laguntzea eta betiko desagertzea, berak beti amestu duen emakumea bihurtuz".

Honako hau da Mascha Halberstad-ek zuzendutako Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute animazizoko filmaren sinopsia: "Basoan gauza arraroak gertatzen dira. Hontza desagertu egin da, arratoi bihurri batzuek izututa dauzkate auzokoak eta laku batek gainezka egin du, basoan bizi diren gure lagunen etxeak urpean utziz. Kastore megalomanoaren lana izan daiteke akaso? Azerik eta Erbik deskubritu egin nahi dute. Beren lagunik onena aurkitu behar dute, Hontza, eta beren etxeak salbatu nahi dituzte. Baina horrek arriskuan jarriko du haien adiskidetasuna".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide