Inauteriak 2025

Banda Gazteak girotu du Astearte Karnabaleko eguerdia

Nerea Uranga 2025ko mar. 4a, 13:09

San Martin egoitzan karnabaletako piezak jo ondoren, kalerik kale ibili dira musikariak.

Ohi bezala, Astearte Karnabaleko eguerdia girotu du Banda Gazteak. Aurrena, San Martin egoitzaren barruan karnabaletako piezak jo dituzte, eta egoiliarrek gustura entzun eta abestu dituzte kantuak.

Ondoren, egoitzaren aurretik irtenda kalejiran ibili dira Alde Zaharreko kaleetan, eta tartean behin geldialdiak egin dituzte.

Arratsaldean musika jotzen jarraituko dute bandako hainbat kidek. Izan ere, 16:15ean zezenaren irteera girotuko dute Plaza Txikian, Izarraitz txistulari taldekoekin batera.

Honako hauek dira karnabaletako azken txanpari gelditzen zaizkion hitzorduak:

  • 16:00-20:00. Jolas parkea haurrentzat, Izarraitz frontoian.
  • 16:15. Zezenaren irteera Izarraitz txistulari taldeak, Udal Musika Bandak eta banda gazteak girotuta. Izarraitz txistulari taldeak zezenaren ibilbidea bera egingo du.
  • 16:30. Sokamuturra. Ganadutegia: Lopene.
  • 18:00. Irulitxa txaranga.
  • 20:00. Suzko zezena plazan, Irulitxa txarangaren laguntzarekin.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide