Inauteriak 2025

Urrestillan ere ospatu dute Astearte Karnabala

Julene Frantzesena 2025ko mar. 5a, 10:02

Urtero legez, Urrestillako gaztetxoek karnabal giroan pasatu zuten atzo arratsaldea. Merienda egin zuten aurrena, eta ondoren, jolasez gozatu ahal izan zuten. 

Ohitura den legez, Urrestillan ere ospatu dituzte karnabalak. Atzo, Astearte Karnabala, mozorro festa egin zuten Txikuri frontoian, Festa Batzordeak eta Urrestillako haurren gurasoek antolatuta. Merienda egin zuten aurrena, eta ondoren, jolasez gozatu ahal izan zuten. Giro bikainean pasatu zuten arratsaldea mozorrotutako gaztetxoek.

(Argazkiak: Mailo Oiarzabal eta Festa Batzordea)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide