Gure Eskuk 'Herri libre bat' dinamika aurkeztu du

Maddi Txintxurreta

Hainbat lagun atzoko aurkezpenean.

Ekainaren 7an Bilbon egingo den mobilizazioari begira eskualdeko batzordeak indartzeko helburuz, Gure Eskuk Herri libre bat dinamikaren aurkezpena egin zuen atzo Azpeitin.

Gure Eskuk Urola barnealdeko herritarrak elkartu zituen atzo arratsaldez Azpeitiko Azoka Plazan, talde horrek ekainaren 7rako iragarria duen mobilizazioari begira indarrak batzeko helburuarekin. Hala, Herri libre bat dinamika aurkeztu zuen, Euskal Herriaren burujabetzaren eta nazio aitortzaren borrokan bidelagunak elkartzeko erronka duen egitasmoa.

Bide horretan emango dituzten hurrengo pausoen berri eman zuten Azpeitiko batzarrean, eta gauza bera egingo dute hilaren 12an Zumaian, kostaldeko herritarrei zuzendutako bileran.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide