Martxoaren 8arekin bat egin dute herriko ikastetxeetan

Ihintza Elustondo

Emakumeen Nazioarteko Eguna izango da bihar, eta biharko egunez haurrak eta gaztetxoak ikastetxeetara joango ez direnez, gaur, ostiralez, ospatu dute egun hori herriko ikastetxeetan.

Martxoaren 8a izango da bihar, Emakumeen Nazioarteko Eguna, eta biharko egunez haurrak eta gaztetxoak ikastetxeetara joango ez direnez, gaur, ostiralez, ospatu dute egun hori. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna aldarrikatzeko baliatu dute gaurko eguna, eta askotariko marrazkiak, kartelak, eskulanak eta abar egin dituzte Ikasberri ikastolan, Karmelo Etxegarai ikastolan eta Iraurgi ikastetxean. Ekintza horien helburuak Martxoaren 8ak dakartzan aldarrikapenen inguruan hausnarketa egitea eta sentsibilizazioa bultzatzea izan dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide