Domusa Teknik 40 MLK mendi lasterketaren atarian emakumeei zuzendutako entrenamendu saioetan azkena egin dute gaur, larunbatez. Martxoaren 8a izanik, berdintasun aldarriekin bat egin nahi izan dute entrenamenduarekin bat egin duten 30etik gora emakumek eta haiekin korrika egitera animatu diren zenbait gizonek. Oihana Azkorbebeitia lagun dutela egin dute gaurko entrenamendu saioa.
Korrikalariak 08:00etan abiatu dira igerilekuaren aurretik, eta Domusa Teknik 15 MLK lasterketaren ibilbidea gauzatu dute. Dena den, gaurkoan hogei kilometro inguruko distantzia osatu dute, eta Xoxotera igoera beste baterako utzi dute. Ondoren, animatu direnek, bazkaria egin dute, entrenamendu saioei amaiera emateko.
(Argazkiak: Alberto Beloki)