Cockney Reject, Orreaga 778, Agressive Combat, Viva Belgrado eta Naxker taldeen kontzertuak izango dira asteburuan

Julene Frantzesena 2025ko mar. 11a, 08:00

Viva Belgrado taldea Sanagustin kulturgunean. (Kulturaz)

Ostiralean punk-oi doinuak entzun ahal izango dira, eta zapatuan, berriz, post-hardcore eta post-rock doinuak. Bi hitzorduetarako sarrerak salgai daude Kulturazen webgunean.

Musika zaleek bi hitzordu izango dituzte asteburuan Sanagustin kulturgunean: ostiralean punk-oi doinuak entzun ahal izango dira, eta zapatuan, berriz, post-hardcore eta post-rock doinuak.

Ostiralean Cockney Reject, Orreaga 778 eta Aggressive Combat taldeak izango dira kulturguneko agertokian. 21:30ean hasiko dira emanaldiak, eta sarrerak 21 eurotan eskura daitezke, Kulturazen webgunean.

Larunbatean, berriz, Aitzealdenk egitasmoaren barruan, Viva Belgrado eta Naxker taldeen kontzertuak izango dira, 22:00etan hasita. Sarrerak oraindik ere eros daitezke honako lotura honetan, hamabost eurotan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide