'Cónclave' eta 'Flow, un mundo que salvar' filmak emango dituzte Soreasun

Julene Frantzesena 2025ko mar. 12a, 08:15

'Cónclave' filmeko fotograma bat.

Cónclave igandean 19:00etan eta astelehenean 21:00etan emango dute, eta Flow, un mundo que salvar, berriz, igandean 16:30ean.

Cónclave eta Flow, un mundo que salvar filmak ikusi ahal izango dira igandean eta astelehenean Soreasu antzokian. Cónclave igandean 19:00etan eta astelehenean 21:00etan emango dute, eta Flow, un mundo que salvar, berriz, igandean 16:30ean. Emanaldietarako sarrerak aurrez Kulturaz kooperatibaren webgunean eskuratu ahal izango dira, eta emanaldi bakoitzaren aurretik Soreasuko leihatilan.

Cónclave iaz Erresuma Batuan egindako eta Edwar Bergerrek zuzendutako drama generoko filma da. Honako hau da haren sinopsia: "Aita santuaren ustekabeko heriotzaren ondoren, Lawrence kardinala munduko erritual sekretu eta zaharrenetako baten buru izateko arduraduna izango da: aita santu berriaren hautaketa. Eliza Katolikoko buruzagi boteretsuenak Vatikanoko aretoetan elkartzen direnean, konspirazio konplexu batean harrapatuta geratzen da Lawrence, eta, aldi berean, Elizaren oinarriak astindu ditzakeen sekretu bat aurkitzen du".

Flow, un mundo que salvar, berriz, Letonian egindako lana da, Gints Zilbadolisek zuzendutako animaziozko filma. Honako hau da lan horren sinopsia: "Katu bat urez estalitako mundu batean esnatuko da, non badirudien giza arraza desagertu egin dela. Itsasontzi batean babesa bilatuko du, beste animalia batzuekin batera. Baina haiekin ondo moldatzea urari dioten beldurra gainditzea baino erronka handiagoa izango da. Denek ikasi beharko dute beren ezberdintasunak gainditzen eta aurkitzen diren mundu berri horretara egokitzen".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide