Liburu aurkezpena eta xaboi tailerra egingo dituzte zapatuan Esklabak Zentro Sozialistan

Julene Frantzesena 2025ko mar. 11a, 08:09

Aiora Urbieta.

Aiora Urbietak Geure gorputzean eta etxean burujabe liburua aurkeztuko du, 11:00etan hasita. Aurkezpena bukatzean, etxerako oinarrizko xaboia egiteko tailerra gauzatuko dute parte hartzaileek.

Aiora Urbietak Geure gorputzean eta etxean burujabe liburua aurkeztuko du zapatuan, Esklabak Zentro Sozialistan. 11:00etan hasita emango ditu zestoarrak lanaren gaineko azalpenak, eta aurkezpena eginda, parte hartzaileek mokadutxoa egingo dute.

Aurkezpena bukatzean, etxerako oinarrizko xaboia egiteko tailerra gauzatuko dute, eta ekoizten duten xaboia partaideen nahiz elikagaien bankuko erabiltzaileen artean banatuko dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide