Junior mailako txirrindulariek urteroko hitzordua izango dute igandean Azpeitian: San Jose txirrindularitza saria. Aurtengoa probaren 42. aldia izango da, eta txirrindulariek 84 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute.
Lagun Onak txirrindulari taldeak antolatutako lasterketa 15:30ean hasiko da. Ikasberri ikastetxearen ondotik abiatuko dira partaideak, eta Azpeitia eta Arroa Goia artean nahiz Azpeitia eta Errezil inguruetan ibilita, Loiola hotelaren parean helmugaratuko dira.