Furgoneta batek su hartu du Agirre auzuneko garaje batean

Ihintza Elustondo

Agirre auzuneko garaje batean piztu da sua.

Agirre auzuneko garaje batean su hartu du furgoneta batek, baina dagoeneko lortu dute itzaltzea. Ertzaintzak adierazi duenez, ez dakite zenbaterainokoak izan diren kalteak. 

Furgoneta batek su hartu du Azpeitiko garaje batean; zehazki, Agirre auzuneko garaje batean. Ertzaintzak hedabide honi jakinarazi dionez, 18:30 inguruan jaso dute ibilgailu bat sutan zegoen abisua, eta suhiltzaileak bertaratu dira lekura. Dagoeneko lortu dute sua itzaltzea. Ertzaintzak adierazi duenez, ez dakite zenbaterainokoak izan diren kalteak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide