Vanessa Cerrajero Gipuzkoako txapeldun, beteranoen esprint distantziako duatloian

Andoni Elduaien 2025ko mar. 13a, 12:00

Cerrajero, eskuinean, garaikurrarekin. (Azkoitri triatloi kluba)

Joan den larunbatean jokatu zen Añorgan Gipuzkoako esprint distantziako txapelketa, eta proba irabazita, txapelketako irabazle suertatu zen azpeitiarra.

Vanessa Cerrajero Azkoitri triatloi taldeko azpeitiarrak Gipuzkoako esprint distantziako txapelketa irabazi zuen joan den zapatuan, hilak 8, Añorgan (Gipuzkoa) jokatutako proban.

Cerrajerok aurreneko postua lortu zuen emakumeen beteranoen lehen mailan (40-50 urte artekoen mailan, alegia), eta hala, beteranoen lehen mailako Gipuzkoako txapelketa bereganatu zituen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide