UK01 autobus zerbitzuaren Donostiako geltokietan aldaketak izango dira igandean

Ane Olaizola 2025ko mar. 14a, 10:02

Udaberriko Krosa jokatuko dute igande goizean Donostian, eta horren eraginez, autobusek soilik hango geltoki nagusian egingo dituzte geldialdiak.

Datorren igandean Udaberriko Krosa jokatuko dute Donostian, eta horren eraginez, aldaketak izango dira Azkoitia eta Donostia lotzen dituen UK01 autobus zerbitzu publikoaren geltokietan. Hain zuzen, goizean zehar geldialdi bakarra egingo du autobusak Donostian; soilik hango autobus geltoki nagusian geratuko da, erdigunetik igaro gabe. 

La Guipuzcoana enpresak jakinarazi duenez, Donostiatik irteten diren autobusek ordu laurdeneko itxaronaldia egingo dute geltoki horretan, honako ordu hauetan: 10:05etan eta 11:05ean. Era berean, Azpeititik —Loiolako geltokian— 08:55ean, 09:45ean eta 10:55ean abiatzen diren autobusak zuzenean geltoki nagusira joango dira Donostian, eta han utziko dituzte erabiltzaileak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide