Apirileko ikastaro eskaintzaren berri eman du KZguneak

Mailo Oiarzabal 2025ko mar. 14a, 11:23

Azpeitiko KZgunea.

Lau ikastaro emango dituzte euskaraz, laurak aurrez aurre, Enparan dorretxeko egoitzan. Izena eman daiteke dagoeneko.

Azpeitiko KZgunean apirilean emango dituzten ikastaroetan izena emateko epea irekita dago. Hamai ikastaro emango dituzte guztira datorren hilean, eta horietatik lau izango dira euskaraz, laurak aurrez aurrekoak, Enparan dorretxeko egoitzan.

Hauek dira Azpeitiko KZgunean apirilean euskaraz egin ahalko diren lau ikastaroak:

- WhatsApp. Bat-bateko mezularitza zure smartphonean

  • Aurrez aurrekoa.
  • Sei ordu.
  • Apirilaren 14tik 16ra, 11:00etatik 13:00etara.

- Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi

  • Aurrez aurrekoa.
  • Hamalau ordu.
  • Apirilaren 2tik 11ra, 11:00etatik 13:00etara.

- Adimen artifiziala, ChatGPT eta haren alternatibak

  • Aurrez aurrekoa.
  • Sei ordu.
  • Apirilaren 2tik 4ra, 16:00etatik 18:00etara.

- Pantailak, sare sozialak eta Internet modu osasungarrian erabiltzeko hezkuntza

  • Aurrez aurrekoa.
  • Lau ordu.
  • Apirilaren 8an eta 15ean, 18:00etatik 20:00etara.

Izena emateko

Ikastaroetan izena eman nahi dutenek, hainbat aukera dituzte horretarako. Alde batetik, KZgunera joanda; une honetan KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko telefonora deituta (943-02 36 20). Bestetik, telefonoz deituta –ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da–. Eta, horrez gain, KZgunearen webgunean ere egongo da telematikoki izena emateko aukera. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideotutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:

Azpeitiko KZgunea Enparan dorretxean dago eta astelehenetik ostiralera dago irekita, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide