Lagun Onak Mendi Bazkunak hitzarmena sinatu du Rural Kutxarekin

Maddi Txintxurreta 2025ko mar. 14a, 18:23

Rural Kutxako eta Lagun Onak-eko ordezkariak, hitzarmenaren aurkezpenean.

Hitzarmenari esker, lagun Onak Mendi Bazkuneko kirolariek aukera izango dute inskripzio kuotaren ordainketan hogei euroko laguntza jasotzeko, baldin eta bankuko bezero badira.

Lagun Onak Mendi Bazkunak eta haren finantza hornitzaile den Gipuzkoa Rural Kutxak lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur, Azpeitiko taldeak jakinarazi duenez. Akordio horrek hainbat abantaila eskainiko dizkie klubeko kirolariei, baldin eta banku horretako bezero badira edo egiten badira.

Hitzarmenaren arabera, Lagun Onak Mendi Bazkuneko kirolari guztiek aukera izango dute inskripzio kuotaren ordainketan hogei euroko laguntza jasotzeko, Rural Kutxako bezero edo bezero berriak izanez gero. Halaber, bezero berrientzat doakoa izango da Beti Hurbil kontua. Azaldu dutenez, kontu horrek %2ko interesa emango du lehenengo 12 hilabeteetan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide