B Serieko binakako finalera sailkatu da Julen Egiguren

Maddi Txintxurreta 2025ko mar. 15a, 15:18

Julen Egiguren V.a pilotaria, artxiboko irudi batean.

Atzo Idiazabalgo Igarondo frontoian irabazi ondotik, datorren zapatuan Iruñeko Labriten finala jokatuko du Azpeitiko pilotariak. Bikuñarekin batera ariko da, Salaberriaren eta Gaskueren kontra.

Iruñeko Labrit pilotalekuan jokatuko duten B Serieseko finalean izango da Julen Egiguren Egiguren V.a. Han jokatuko du, Bikuñarekin batera, B serieko finala, Salaberriaren eta Gaskueren kontra. Larunbatean izango da hitzordua, 17:15ean hasita.

Aspeko bikoteak atzo Idiazabalgo Igarondo frontoian irabazi ondotik lortu du finalerako txartela. 22-21 emaitzarekin gailendu ziren Egiruren eta Bikuña Zubizarreta III.aren eta Morgaetxebarriaren aurka, ordu eta laurden iraun zuen partida irabazita. Emaitza estua izan zen arren, aurkarien akatsek (17, guztira) lagundu zieten Aspekoei partida irabazten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide