Ekoetxeak antolatutako bisitan Sakona Komuntzo etxaldea bertatik bertara ezagutu dute

Nerea Uranga 2025ko mar. 15a, 16:16

Azpeitiko etxalde ekologikoan nekazaritza eta abeltzaintza jasangarriaren alde egiten dituzten lanak ezagutu dituzte bisita gidatuan parte hartu duten haur eta helduek. Gainera, bertan ekoizten dituzten produktuen saltokira arteko bidearen berri izan dute.

Ekoetxeak antolatutako bisita gidatuari esker, Sakona Komuntzo etxalde ekologikoan nekazaritza eta abeltzaintza jasangarriaren alde egiten dituzten lanak ezagutzeko aukera izan dute gaur dozenaka haur eta helduk.

Frontoi Txikin elkartu dira 09:30ean, eta handik Sakona Komuntzo etxalde ekologikora igo dira. Baserrian, baratzean eta ardiekin egiten duten lanaren berri jaso dute bertatik bertara bisitako parte hartzaileek. Txangoa bukatzeko, baserriko hainbat barazki eraman dituzte Azpeitiko Azoka Plazako Elikagunera. Era horretan, Sakona Komuntzon ekoizten dituzten barazki eta esnekien saltokirako bidea ezagutu dute. Bisita gidatuko partaideek mokadutxoa eginez bukatu dute Ekoetxeak gaurko antolatutako esperientzia.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide