Soreasu antzokia leporaino bete zen atzo, larunbata, San Jose trikiti jaialdiaren doinuak entzuteko. Hainbat artista oholtzaratu ziren 17:30ean hasi zen emanaldian, antzokian bildutako trikitizaleen gozamenerako.
Trikitilari gazteen presentzia izan zen jaialdiaren 35. edizioaren berezitasunetako bat. Aurtengoan, honako musikari hauek aritu dira Soreasuko agertokian: Ane Urbieta, Maialen Larrañaga eta Amets Etxabe; Enaitz Alberdi, Araitz Etxaniz, Aitor Alberdi eta June Badiola; Arene eta Uxue; Iñaki Diegez eta Iñaki Telleria; Julen Rueda Erkizi, Manex Unanue, Maitane Unanue eta Josu Uranga; Iñaki eta Ramonen semeak; eta Napo Saizar eta Aitziber Estanga.
Esperientzia handikoak dira horietako batzuk, eta oholtzetan hasi berriak besteak; guztiek gozarazi zituzten atzo arratsaldean Soreasura bildutakoak.
(Argazkiak: Ibon Errazu)