Markel Aranazek irabazi du 42. San Jose Txirrindulari Saria

Nerea Uranga 2025ko mar. 17a, 08:30

San Jose txirrindularitza lasterketako lehen hirurak Jon Otaegi Azpeitiko Kirol zinegotziarekin. (Lagun Onak txirrindulari taldea)

Junior mailako txirrindulari lasterketa jokatu zuten atzo arratsaldean, Lagun Onak txirrindulari taldeak antolatuta. 77 txirrindularik bukatu zuten 84 kilometroko ibilbidea.

Junior mailako txirrindulariek urteroko hitzordua izan zuten atzo, igandea, Azpeitian: 42. San Jose txirrindularitza saria jokatu zuten, Lagun Onak txirrindulari taldeak antolatuta. 15:30ean irten zuten txirrindulariek Ikasberri ikastetxearen ondotik, eta 84 kilometro azkarrenak egiten Markel Aranaz Baque Movistar taldeko txirrindularia izan zen. Bera izan zen Loiola hotelaren aurreko helmugara iristen aurrena, ibilbidea 02:11:26 denboran eginda.

Azpeitia eta Arroa Goia artean nahiz Azpeitia eta Errezil inguruetan egin zuten ibilbidea txirrindulariek, eta 77k bukatu zuten lasterketa. Aranazen atzetik bigarrena Eñaut Urkaregi Danena Tolosa taldeko txirrindularia (02:11:57) izan zen eta hirugarrena Unax Otegi Iruki Donostialdea taldekoa (02:13:00). Mendiko saria ere Aranazek eskuratu zuen, eta taldeetan ere txapelduna lasterketaren irabazlearen taldea izan zen, Baque Movistar.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide