Eneritz Aramendi eta Naiara Tena txapeldun izan dira Zestoako Herri Krosean

Maddi Txintxurreta 2025ko mar. 17a, 08:00

Eneritz Aramendi (ezkerretik aurrena) atzo Zestoako Herri Kroseko sari banaketan. (Maddi Txintxurreta)

Zestoako 45. Herri Krosa jokatu zuten atzo 180 kirolari inguruk. Helduen proba luzea Aramendi izan zen azkarrena, eta Tena, berriz, motzean.

Iñaki Iruretaren omenezko 45. Herri Krosa jokatu zuten atzo, igandez, Zestoan, 180 bat lasterkarik. Helduetan, proba luzea (8,5 kilometrokoa) eta motza (2,6 kilometrokoa) jokatu zituzten parte hartzaileek, eta emakumeetan azpeitiarrak izan ziren nagusi bi probetan. Lasterketa luzea Eneritz Aramendik irabazi zuen, eta motza, berriz, Naiara Tenak.

Naiara Tena (ezkerretik lehenengoa) atzo Zestoako Herri Kroseko proba motzeko sari banaketan. (Maddi Txinxurreta)

Aramendik 0:34:13 denboran osatu zuen ibilbide luzea, eta Tenak 0:10:51 denboran ibilbide motza. Lasterketa laburrean, emakumeetan bigarrena ere azpeitiarra izan zen; Tenaren atzetik helmugaratu zen Ane Arregi (0:11:30).

Gizonetan, lasterketa luzea Amets Aranberri zestoarrak irabazi zuen, eta motza Adrian Pajares lazkaotarrak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide