Naziogintza taldeak antolatutako Abertzaleak hitzaldi zikloaren barruko beste hitzordu bat izango da bihar, asteazkena. Pako Sudupe idazle azkoitiarrak Telesforo Monzoni buruzko solasaldia eskainiko du, 19:00etan, Basazabal jauregian.
Hitzaldi zikloko azken aurreko hitzaldia izango da biharkoa. Izan ere, Txillardegiri buruzko hitzaldia eskainiko du Karmelo Landa historialariak eta Naziogintza Taldeko kideak apirilaren 29an.