Bengo eta Antuxuna taldeek kontzertuak eskainiko dituzte zapatuan

Julene Frantzesena 2025ko mar. 20a, 08:05

Bengo musikaria.

22:00etan hasita, bi talde horiek izango dira agertokian. Emanaldietarako sarrerak Kulturazen webgunean eskura daitezke, hamasei eurotan.

Bengo eta Antuxuna taldeek kontzertuak eskainiko dituzte etzi, zapatua, Sanagustin kulturgunean. 22:00etan hasita, Oiartzungo Bengo taldeak Belharra diskoa aurkeztuko du. Haren ostean, Antuxuna taldeak Baninduaien kantatzera ikus-entzunezko emanaldia eskainiko du.

Emanaldietarako sarrerak Kulturazen webgunean eskura daitezke, hamasei eurotan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide