Ostiralaz geroztik Sanagustinen ikusgai da Eva Sernaren Aztarnak erakusketa. Beizaman bizi den artista aizarnarrak hainbat teknika erabilita ondutako lanak zintzilikatu ditu kulturguneko hormetan, eta martxoaren 31ra arte egongo dira ikusgai, kulturgunea zabalik den orduetan.