Askotariko doinuak eraman dituzte oholtzara Gaztetxeko Bertsio Gauean

Maialen Etxaniz 2025ko mar. 17a, 10:30

Sei talde igo ziren oholtzara abestiren bertsioak eskaintzera. Flamenkoa, metal musika, bertsoak eta musika elektronikoa entzuteko aukera izan zen, besteak beste. Ondoren, hainbat lagun animatu zen mikro irekian parte hartzera.

Bertsio Gaua izan zen larunbatean Azpeitiko Gaztetxean, eta hainbat izan ziren musika taldeen eta bestelakoen moldaketak egitera animatu ziren gazteak. Gaztetxeko kideek azaldu dutenez, sei taldek parte hartu zuten Bertsio Gauean, eta horiek hainbat abesti eskaini zituzten, batzuk binaka, besteak hirunaka eta beste hainbatek taldean. Besteak beste, flamenkoa, metal musika, bertsoak eta musika elektronikoa entzuteko aukera izan zuten bertaratu zirenek.

Bertsio Gaueko emanaldiak amaituta, nahi zuen ororentzat ireki zuten mikrofonoa, eta hainbat izan ziren abestera animatu zirenak. 

(Argazkiak: Azpeitiko Gaztetxea)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide