Puntu bana poltsikoratu dute asteburuan Lagun Onak futbol taldeko talde nagusiek. 3-3 berdindu zuten gizonek Portugaleteren kontra, eta x-x emakumeek xxxxen aurkako lehian.
Gaizki hasi zuen partida Lagun Onakek, eta 5. minuturako bi gol zituen kontran, bat 2. minutuan egina eta bestea 4.ean. Gerora, etxeko taldea hobeto jokatzen hasi zen. Lagun Onak-eko mutilek finkatu zuten lehiaren erritmoa Garmendipen, eta 30. minutuan iritsi zen lehenengo aldeko gola. Jokaldi eder baten ostean, Aimar Leundak sartu zuen balioia aurkariaren sareetara.
Pozak ez zuen asko iraun etxekoen zelaiean. Minutu baten buruan, atzelarien despiste baten ostean, hirugarrena egin zuen Portugaletek. Kolpe gogorra izan zen Ribera eta Saizarrek gidatzen duten taldearentzat, baina amore eman gabe, atsedenaldira 2-3ko markagailuarekin iristea lortu zuten, Iker Gabilondoren golari esker.
Borrokan segitzeko gogoz atera zen Lagun Onak aldageletatik, baina Portugaleteren kontraeraso batean, penaltia agindu zuen epaileak. Jokin Arabiourrutia atezainaren geldiketak ekidin zuen partida galdutzat ematea, eta etxekoek buru-belarri jarraitu zuten lanean.
Eta lanak, azkenean, emaitzak eman zituen: 85. minutuan, erasoko jokaldi batekin Alex Letamendiaren oinetara eraman zuen baloia taldeak, eta honek ez zuen kale egin. Berdinketa, azkenean, etxeko taldearentzat. Harro egoteko moduko emaitza, partidaren hasierak bestelako markagailuak iragarri baitzuen.
1-4ko markagailuarekin etxera
Emaitza gozoarekin erretiratu ziren Lagun Onaken emakumezkoen taldeko jokalariak Hernaniko futbol zelaitik. Joko ona egin zuten hasieratik, eta 20. minutuan aurreratu ziren markagailuan, Joane Kortan gol bati esker. Alta, Hernanirekin bana berdinduta iritsi ziren atsedenaldira.
Partida irabazi nahi zuen Lagun Onakek eta, beraz, erasoan gogor egin zuen bigarren zatian. Julene Elustondoren golak jarri zuen taldea aurretik berriz ere, eta Malen Astigarragak eta Eneritz Landak lagundu zuten 1-4koa borobiltzen.