Zapatuan aldaketak izango dira autobus geltokietan, Azkoitia-Azpeitia proba dela-eta

Julene Frantzesena 2025ko mar. 25a, 08:00

Autobus bat Loiolan.

Anbulatorioaren aurreko, Julian Elorza kaleko, Loiolako, Burdinbidearen Euskal Museoaren ondoko eta Sanjuandegiko geltokiak bertan behera izango dira 15:00etatik 19:30era bitartean. Geltoki horiek beste hiru geltokirekin ordezkatuko dituzte.

Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia dela eta, larunbat arratsaldean aldaketak izango dira herriko autobus geltokietan. Hain zuzen ere, anbulatorioaren aurreko, Julian Elorza kaleko, Loiolako, Burdinbidearen Euskal Museoaren ondoko eta Sanjuandegiko geltokiak bertan behera izango dira 15:00etatik 19:30era bitartean.

Geltoki horiek honako geltoki hauekin ordezkatuko dituzte: suhiltzaileen parkearen aurrekoa, Enparan Gain ondokoa eta Loiolako tren geltokiaren aurrekoa izango dira erabilgarri ordu tarte horretan. Goizean eta lasterketa bukatzean, lehengora itzuliko dira autobus geltokiak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide