Lur Kortak ipuin kontaketa saioa eskainiko du datorren asteazkenean

Julene Frantzesena 2025ko mar. 19a, 08:13

Lur Korta ipuin kontalaria.

Udal Liburutegian izango da saioa, 17:30ean hasita. LH1eko eta LH2ko haurrentzako antolatu dute hitzordua, eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea.

Lur Kortak ipuin kontaketa saioa eskainiko du datorren asteazkenean, Udal Liburutegian, 17:30ean. LH1eko eta LH2ko haurrentzako antolatu dute hitzordua, eta hara joan nahi dutenek dagoeneko eman dezakete izena.

Asteartera bitartean izango da zabalik izena emateko epea. Hain zuzen ere, 943-15 71 95 telefono zenbakira deituta, 688 81 55 06 telefono zenbakira Whatsapp mezua idatzita edo honako formulario hau beteta eman ahal izango dute izena gaztetxoek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide