Urola Ikastolako prentsa tailerreko ikasleek bisita egin dute Azpeitia Gukaren erredakziora. Bi talde izan ziren Dinamo sormen gunearen barruan kokatuta dagoen bulegoan; bat astelehenean, eta bestea, asteazkenean.
Prentsa tailerrean aritzen diren ikasleek Azpeitia Gukaren erredakzioa ikusteko aukera izan dute, eta halaber, tokiko kazetaritzak nola funtzionatzen duen ezagutu dute hedabideko langileen eskutik. Hainbat zalantza argitzeko parada ere izan zuten gaztetxoek.