Iragarri dituzte Euskal Herriko IV. Elektrotxaranga Lehiaketako hitzorduen datak

Maddi Txintxurreta 2025eko martxoaren 20a

Elektrotxufla taldea, iazko edizioko irabazlea, Azpeitiko plazan.

Alde Zaharreko Tabernarien Elkarteak (AZTE) antolatzen du txapelketa, eta aurtengoa laugarren edizioa izango da. Emanaldiak maiatzaren 3an, 10ean, 17an eta 24an izango dira.

Euskal Herriko Elektrotxaranga Lehiaketaren aurtengo edizioak, laugarrenak, baditu datak jadanik: maiatzaren 3an, 10ean, 17an eta 24an izango dira emanaldiak, lehiaketa antolatzen duen Alde Zaharreko Tabernarien Elkarteak (AZTE) sare sozialetan iragarri duenez.

Lehiaketan parte hartuko duten taldeak zeintzuk izango diren ez dute jakinarazi oraindik. Iaz, lehenengo edizioan bezala, Elektrotxufla taldea gailendu zen lehiaketan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide