Bihar 41 urte beteko dira Espainiako segurtasun indarrek Pasaiako badian (Gipuzkoa) Komando Autonomo Antikapitalistako kide ziren Dioni Aizpuru Kurro eta Pedro Mari Isart Pelitxo azpeitiarrak eta Jose Mari Izura Pelu eta Rafael Delas Txapas iruindarrak hil zituztenetik. Lau hildakoen omenezko oroigarrria dago jarrita Enparan Dorretxearen atzeko berdegunean, eta herritar talde batek hura berritu du. "Pasaian hildakoen senideekin hitz egin ondoren, eta haien oniritziarekin plaka berria jartzea erabaki da urteurrenaren aurretik", azaldu du herritar talde horrek. Enparan Dorretxearen atzeko plaka hori behin baino gehiagotan erasotu dutela salatu izan dute Pasaian hildakoen senideek.
Era berean, Pasaiako Sarraskiaren urteurrenari lotuta, bihar (19:00etan) Azoka Plazan antolatutako ekitaldian parte hartzera deitu dituzte herritarrak. Ekitaldi horretan, Pasaian hildakoen gurasoak omenduko dituzte.