Familia ugariek hil bukaera bitarte eska ditzakete zergen hobariak

Maialen Etxaniz 2025ko mar. 21a, 17:00

Ondasun Higiezinen Zergaren eta Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen Zergaren hobarien eskaera egin nahi dutenek, udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuen bulegora joan beharko dute. Horretarako azken eguna martxoaren 31 izango da. 

Herriko familia ugariek martxoaren 31ra arteko epea dute udaletxean Ondasun Higiezinen Zergaren (OHZ) eta Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen Zergaren (TMIZ) hobariak eskatzeko. Hain zuzen, udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuen (HAZ) bulegoan egin beharko dute eskaera. 

Hobariak urtez urte eskatu behar izaten dira, eta eskaria egin nahi duetenek familia ugariaren titulua eta familia unitateko kideen errenta aitorpeneko agiriak aurkeztu behar izaten dituzte HAZen bulegoan.Udalari dokumentu horiei buruzko kontsulta egiteko baimena emanez gero, ez dago dokumentuak eraman beharrik. Hobariak eskuratzeko beharrezkoa da familiako kide guztiak etxe berean erroldatuta egotea.

Ondasun Higiezinen Zergaren hobaria familiaren Pertsona Fisikoen Errentaren Zergaren (PFEZ) araberakoa izango da. Honako hauek dira baremoak:

Halaber, Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen Zergaren hobaria ere PFEZaren arabera aplikatuko da. Hori bai, eskatzaileek hainbat baldintza bete beharko dituzte hobaria jasotzeko: familia unitate bakoitzak bost plaza edo gehiagoko turismo batentzat izango du hobaria; eta ibilgailuak, gehienez, 13,99 zaldi fiskal izango ditu. Honako hau da hobarien baremoa:

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide