"Hezkuntza publikoaren kalitatearen alde" elkartu dira Karmelo Etxegarain, irakasleen grebaren atarian

Mailo Oiarzabal 2025ko mar. 22a, 08:58

Grebara deituz egin zuten elkarretaratzea, atzo, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain. (Utzitakoa)

Lan hitzarmena berritzea adostuta, sukaldeko eta garbiketako langileen lanuzte deialdiak bertan behera utzi zituzten atzo, baina irakasleen greba deialdiari eutsi diote sindikatuek hilaren 25erako, 26rako eta 27rako nahiz apirilaren 1erako eta 2rako.

Sukaldeko eta garbiketako langileen lan hitzarmena berritzeko akordioa lortu eta haiei zuzendutako lanuzteak bertan behera utzi zituzten atzo bertan sindikatuek, baina hezkuntza publikoko irakasleentzako deialdiari eutsi diote martxoaren 25erako, 26rako eta 27rako nahiz apirilaren 1erako eta 2rako.

Urtarrilean eta otsailean egindako lanuzteei jarraipena emanez, datorren astean hiru egunetan (asteartean, asteazkenean eta ostegunean) eta hurrengoan beste bitan (asteartean eta asteazkenean) grebara deitu dituzte Steilas, LAB, ELA eta CCOO sindikatuek hezkuntza publikoan lanean diharduten irakasleak. Deialdi horri babesa adierazteko, eta aurreko astean egin bezala, elkarretaratzea egin zuten atzo Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko LHko eraikineko jolastokian. Hezkuntza publikoaren kalitatearen alde! Hemen eta orain erabakita leloak zituen pankartaren atzean elkartu zen langile, guraso eta ikasle talde bat.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide