Bizkaiko finala irabazita, Euskal Herriko Mus Txapelketaren finalera sailkatu da Dani Garcia

Mailo Oiarzabal 2025ko mar. 23a, 08:36

Unai Gorriti eta Dani Garcia (eskubian), Bizkaiko finaleko txapelekin eta garaikurrekin. (Utzitakoa)

Unai Gorritirekin bikotea osatuta jokatu du azpeitiarrak Euskal Herriko txapelketaren barruko Bizkaiko txapelketa, eta lurralde horretako finalean txapelak jantzi zituzten atzo, Elorrion.

Euskal Herriko XVI. Mus Txapelketaren final nagusia jokatuko du Dani Garcia azpeitiarrak. Atzo, zazpi herrialdeetako finalak jokatu zituzten, eta azpeitiarrak Bizkaiko finala irabazi zuen, Unai Gorriti getxoztarrarekin bikotea osatuta. Horrenbestez, Bizkaiko txapelak jantzita, apirilaren 5ean Arabako Gopegi herrian jokatuko den final nagusia jokatzeko txartela lortu dute Garciak eta Gorritik.

Guztira, 2.500dik gora bikotek eman dute izena aurtengo Euskal Herriko txapelketan lehiatzeko. Bizkaian, 120 bikotek parte hartu dute herrialdeko lehian; horietatik 28k jokatu zuten finala atzo, Elorrioko Bikale tabernan, eta lehendabiziko hamarrak sailkatu dira final nagusirako. Final nagusian, zazpi herrialdeetako 128 bikote ariko dira lehian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide