Lurretik zeruraino, 'Euskelelea'-rekin

Mailo Oiarzabal

Euskal Barrok Ensemblekoek Juan Antxieta musika eskolako abesbatzarekin eta Luix Beltzaren eskolako dantzariekin taularatu dute Soreasun beren ipuin musikatua. Oholtzakoak ez ezik, ikus-entzuleak ere dantzan eta kantuan jarri dituzte.

Euskelelea, izen bereko musika instrumentuaren sortzaile Enrique Solinisek Juan Kruz Igerabiderekin sortutako ipuin musikatua taularatu dute gaur arratsaldean Soreasu antzokian Euskal Barrok Ensemble musika taldekoek, Juan Antxieta musika eskolako abesbatzarekin eta Luix Beltzaren dantza eskolako ikasleekin batera.

Ikus-entzule ugarik gozatu dute ikuskizunaz, baita parte hartu ere, oholtzakoak ez ezik, ikus-entzuleak ere dantzan eta kantuan jarri baitituzte musikariek, Lurretik zeruraino edota Aldapeko-rekin. Ordubete eskas iraun duen ikuskizunaz gozatu dute denek ere, oholtza gainekoek zein eserlekuetakoek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide