Guka hedabidearen jabe den Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) eta Azpeitiko Kulturaz kooperatibak urtebeteko lankidetza hitzarmena egin dute gaur Dinamoa sormen gunean. Euskara ardatz hartuta, komunikazioa eta kultur transmisioa helburu dituen elkarlanerako akordioa egin dute bi kooperatibek. UKT kooperatibaren presidente Ihintza Elustondok eta Kulturaz kooperatibaren kudeatzaile Xabier Aranbarrik sinatu dute lankidetzarako akordioa.