Martxoko odol ateraldia egingo dute bihar

Mailo Oiarzabal 2025ko mar. 25a, 09:56

Elizkaleko Bizi Berri erakinaren beheko lokalean egingo dute odol ateraldia. (Maialen Etxaniz)

16:30etik 20:30era ariko dira odola ateratzen Elizkaleko Bizi Berri eraikinaren beheko lokalean. Odola ematera joan nahi dutenek aurrez hartu behar dute txanda, Gotatanta.eus webgunearen bidez edo 943-00 78 84 telefono zenbakira deituta.

Bihar, hileko azken asteazkenarekin, egingo dute martxoko odol ateraldia Elizkaleko Bizi Berri eraikinaren beheko solairuko lokalean. Ohi bezala, 16:30etik 20:30era ariko dira han odola ateratzen Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartekoak. 

Odola eman nahi duten herritarrek aurrez txanda hartu beharko dute ezinbestean. Horretarako bi aukera daude: Gotatanta.eus webgunearen bidez edo 943-00 78 84 telefono zenbakira deituta. Erreserba faltarik egon ez dadin, baldintzak betetzen dituen herritar oro odola ematera deitu dute Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteko Azpeitiko ordezkaritzako boluntarioek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide