Le Cercle de l'Harmonie orkestrak eta Gaelle Arquez mezzosopranoak Amor Furor izeneko kontzertua eskainiko dute datorren apirilaren 8an (19:30) Donostiako Kursaal auditoriumean, eta musika emanaldi horretaz gozatzera Azpeititik joan-etorria egin nahi dutenek doako autobus zerbitzua izango dute aukeran, Kursaal Eskura egitasmoaren barruan.
Jeremie Rhorer zuzendariak gidatuta, XVIII. eta XIX. mendeetako opera ezagunetako ariak eskainiko dituzte Kursaalen Le Cercle de l'Harmonie orkestrak eta Gaelle Arquezek; Mozart, Donizzetti, Verdi, Rossini, Gluck, Saint-Saens eta Mendelssohnen sorkuntzak entzuteko aukera izango dute musikazaleek.
Doako autobus zerbitzuari dagokionez, autobusa 18:15ean abiatuko da anbulatorio aurretik. Zerbitzua erabili nahi duten herritarrek aurrez izena eman beharko dute. Izena emateko edota informazio gehiago eskatzeko, udaleko Kultura saileko 943-15 70 68 telefono zenbakira deitu edo kultura@azpeitia.eus helbide elektronikora idatzi behar da, apirilaren 3a baino lehen. Autobusean izena eman ahal izateko, berriz, emanaldirako sarrerak erosita eduki beharo dituzte kursaal.eus webgunean.
Langabetuek eta 30 urtez azpikoek sarrerak hiru eurotan erosi ahalko dituzte. Horiek sarrera eta autobusa erreserbatu beharko dituzte, eta kontzertuaren egunean bertan, Kursaaleko leihatilan adina edota lan egoera egiaztatu ondoren, egin beharko dute ordainketa.