Oinarrizko produktuen bilketa egingo du Kontseilu Sozialistak bihartik etzira

Andoni Elduaien 2025ko mar. 26a, 09:45

Produktuen bilketa Azpeitian. (Kontseilu Sozialista)

Juan XXIII auzuneko eta Sanjuandegiko Eroski supermerkatuen atarian jarriko dituzte mahaiak Kontseilu Sozialistako kideek. Bihar, arratsaldez egingo dute bilketa, etzi, goizez eta arratsaldez, eta zapatuan, goizez.

Kontseilu Sozialistak oinarrizko produktuen bilketa handia egingo du Azpeitian bihartik etzira; Juan XXIII auzuneko eta Sanjuandegiko Eroski supermerkatuen atarian jarriko dituzte mahaiak. Ostegunean, 18:00etatik 20:00etara egingo dute bilketa; ostiralean, 10:00etatik 13:00etara nahiz 18:00etatik 20:00etara; eta azkenik, larunbatean, 10:00etatik 13:00etara.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide